ERRIGORA ekimen herritarrak, “Agerreko uzta euskarari puzka”, udazkeneko produktu salmenta kanpaina, jarri du abian.
Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dituzte, eta auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren %25). Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEKren euskaltegientzat, baita eta D eredua Nafarroako sare publikoan hedatzeko ere.
Egin zure eskaera on-line edo Ikastolan azaroaren 14ra arte.









