Familia agurgarriak:
Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu Aste Santu honetan antolatuko ditugun Udaberrilekuen berri emateko! Iaz koloniek (Negulekuak, Udaberrilekuak eta Udalekuak) izandako arrakasta eta sortutako sentsazio ezinhobea eta esperientzia politak eta gero, aurten ere… Udaberrilekuak 2025!
Ikastolak zuzenean antolatzen dituen Udaberrilekuak apirilaren14tik 16ra (ostirala) (1. ASTEA) eta apirilaren 22tik 25era (2. ASTEA) izango dira, biak barne, 9:00etatik 13:00ak arte. Egunero, goizeko 8:00etatik aurrera harrera-zerbitzua eskaintzen dugu, baita jantoki-zerbitzua, aukerakoa ere, 13:00etatik 15:00ak arte.
Udaberriko oporrak gurekin bizitzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Dudarik gabe, lagunekin zein familiarekin solasaldian ahaztuko ez duten esperientzia paregabea izango da.
Hurrengo eskaintzaren arabera, egunen zein ordutegiaren aukeraketa familien kontu izango da. Honela egituratuta dago negulekua:
Informazio osagarri gisa, honako datu hauek eskaintzen dizkizuegu:
- Izena emateko atxikitzen den galdetegia bete eta diru sarrera kontu honetan egin beharko da, partehartzailearen izena eta abizenak jarriz:
ES44 3035 0035 58 0350068811
- Izen-ematearen azken eguna: martxoak 31
- Kopuru minimoak:
- Udalekuak: 12 ume
- Harrera gela: 7 ume
- Jantokia: 12 ume
- Taldeen argitalpena: Apirilak 1
- Gutxieneko talderik ateratzen ez bada, matrikula osoa itzuliko da.
- Ikastolak ezinbesteko arrazoiengatik udalekuak bertan behera utzi behar baditu, ez dira kudeaketa-gastuak itzuliko (ordaindutakoaren %15a)
- Gutxieneko taldea ateratzen bada, EZ da zenbatekoa itzuliko apirilaren 1a igaro ondoren. Ezta parte-hartzaileen gaixotasunen kasuan ere.
- Ikastolatik kanpoko familiei 10 €gehituko zaie asteko.
Ikustea espero dugu!









