Ausolanen Zaindu Janaria proiektuaren barruan, gure jantokian martxan dugu “Sasoian Sasoi” kanpaina. Zer lortu nahi dugu? Elikadura osasungarriagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa sustatzea! 🌍💚
Aste honetan txitxirioa izan da protagonista:
- LHko ikasleak: Txitxirioaren onurak ikasi dituzte eta dasta-proba bikaina egin dute (osorik eta hummusean! 😋).
- HHko ikasleak: Ipuin polit baten bidez ezagutu dute lekalea eta ondoren sormena landu dute margotzen. 🎨📖
Goseari “stop” esanez eta soberakinak gutxituz, mundu bidezkoago baten alde egiten dugu lan, bazkaltzen dugun bitartean!



















