Bihotz Gaztea Ikastolan, gure ikasleen elikadura eta ongizatea funtsezkoak dira. Hori dela eta, jangela zerbitzua Ausolan enpresaren esku uzten dugu, esparru honetan esperientzia eta konfiantza handiko eragilea baita. Ausolanek kalitatezko elikadura eskaintzen du, menu orekatu, osasuntsu eta anitzekin, haurren behar nutrizional guztietara egokituta. Zerbitzu honekin, zaporeak, elikadura heziketa eta ingurune lasai eta atsegina bermatzen ditugu, bazkaria ikasteko eta sozializatzeko une bilakatuz.
Egindako lanekin jangela goitik behera aldatu da diziplina anitzeko gunea bihurtuz; lehenengo orduan harrera gela, goizean zehar ikasleekin ekintza desberdin lantzeko tokia, eguerdian bazkaltoki eta arratsaldean beharrezko diren hainbat aktibitate edo bilera egiteko gunea. Azken finean, erabilera anitzeko aretoa.
Jantokiko jardunaldia goizeko 11.30etan hasten da mahaien muntaketarekin eta arratsaldeko 16:30etan garbiketarekin bukatzen da, ondorengo erabilerarako prestatuta utziz. Jantokiko batez besteko edukiera 165 pertsonakoa da mahai-luze bi lerroetan bananduta.
Haur Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak eguerdiro 11:45etan irekitzen dute jantokia. Ostean 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzakoei dagokie, hauek jateko ordutegi bera dute eta, 12:30etatik 14:30ak arte; eta, amaitzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen txanda da, eguerdiko 13:40etan bazkaltzera jaisten dira eta jarraian etxera doaz.
Ikasleria lau txandatan bananduta dago umeen adina eta ingeleseko eskolaz kanpoko ekintzaren arabera. Jantokian bi mahai bero sartu dira eta hauek autozerbitzu txiki bat antolatzea baimentzen digute; hori dela eta, txikien artean autonomia lantzea helburu garrantzitsu bat bihurtu da. Lana aurrera atera ahal izateko 20 pertsona ari dira lanean ikastolako toki ezberdinetan banandurik. Honela, ikasleak momenturo lagunduta daude.
Bestalde, esparru honetan egindako aldaketek gure egunerokotasuna errazten dute; altzairu mugikorrak jarri dira, gelako irudi-aldaketa arina egin behar izanez gero mugimendu errazen bitartez lortzeko; sabaian plaka fonikoak eta hormetan soropil-artifiziala kokatu dira zarata nabarmen murrizten; gainera, kristalezko mugikor tenkada bat instalatu da jantokiko espazioa bitan zatitzeko aukera emanez, gardentasuna galdu barik baina hots sarrera ekiditen.
Oso itxura erakargarria du gure jantokiak, orain gozatzea eta zaintzea da gure egunerokoa!

