Gure bazkideen kontziliazio beharrei erantzuteko eta familiak bizitza akademikoarekin konektatzeko helburuarekin, Bihotz Gaztea Ikastolan Harrera Gela zerbitzua dugu martxan. Zerbitzu honek gure ikasleei ikastolan egoteko ordutegi zabalagoa eskaintzen die, beraien eguna giro goxo eta seguruan hasteko aukera emanez. Goizeko 8:00etan irekitzen ditugu ateak, haurra iritsi eta Ikastola bere erritmoan ezagutu dezan. Harrera Gela lasaitasunerako eta ongizaterako diseinatutako espazioa da, non haurrek jolasean eta jarduera lasaietan hasten duten eguna, ikasgela nagusietara joan aurretik. Zuen lasaitasunerako eta haien hasiera goxorako sortutako espazioa! Ordutegia: 8:00etatik 9:00etara.






