Ikasturte honetan berriro izango dugu Sukaldean Sortzaile lehiaketan parte hartzeko aukera. Oso jarduera dibertigarria eta aberasgarria da, eta Ausolan jatetxe-enpresak eta Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Fakultateak eskaintzen digute.
Proiektu honen helburua da zuen seme-alabak sutegi baten aurrean lanean hastea, aititeen eta amamen errezeta bat berritzeko. Konposizio horri bere ukitu pertsonala gehitu behar diote, horrela bere sormena bultzatuz eta errezeta bakar eta berezi bat lortuz.
Jarraian, lehiaketaren xehetasunak emango dizkizuegu, oinarriak ondo berrikusi eta informazio guztia zehatz-mehatz jakin dezazuen.
Ikastolatik animatu nahi zaituztegu zuen seme-alabak bertan parte hartzera. Oso jarduera entretenigarria eta zirraragarria da, eta finalera iritsiz gero, oso jardunaldi berezia izango dute.








