Familia agurgarriak,
Aurten berriz Eskola Olinpiaden beste ekitaldi bat antolatuko da. Betiko moduan, nahi duenarentzako hainbat kiroletan parte hartzeko aukera zabalik dago. Ondorioz, izen-ematea egiteko ordua heldu da. Horretarako, hauta ezazue behean dagokizuen esteka:
Behin inskripzioa burutu ostean, postaz zuzenduko gatzaizkizue beharrezko informazioa.
Aurreko urteetan parte hartzaileen kopurua itzela izan zen; horregatik, aurten ere espero dugu zuek animatzea eta muga hori haustea. Animo eta parte hartu!
Gogorarazten dizuegu Eskola Olinpiadetan izena eman aurretik, araudia irakurtzea garrantzitsua dela parte-hartze egokia bermatzeko
Oharra: ezinbestekoa da luzatzen diguzuen posta helbidea maiz begiratzea; izan ere, behin baino gehiagotan zuekin harremanetan jarri beharko dugu.







