Ostiralean, martxoaren 15ean, Jon Basaguren musikaria Bihotz Gaztea Ikastolan izan genuen bere ibilbideari buruzko hitzaldia ematen, DBH 3ko ikasleen aurrean.
Hitzaldi bikaina izan zen eta bai ikasleok zein irakasleok oso gustura entzun genituen bere hitzak. Euskal musikari batekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan genuen eta zuzenean zenbait kanta jotzeaz gain, bere sortze-prozesuaz eta argitaratutako lanei buruzko azalpenak eman zituen.
Eskerrik asko eta zorte on zure ibilbidean, Jon!






