Harrera Gela-tik, ikasturte honen funtzionamendua eta antolaketa argi izan dezazuen, beharrezko informazioa bidaltzen dizuegu.
Galderarik edo zalantzarik izanez gero, galdetu lasai asko.
Zergatik egin dugu aldaketa hau?
- Haurren erosotasuna eta autonomia hobetzeko gosarian.
- Jolasa eta bizikidetza sustatzeko adin desberdinetako haurren artean.
- Espazio desberdinak eskeintzeko eta ikasle guztien erritmoei erantzuna emateko.
- Egunari ekiteko ingurune atseginagoa eta seguruagoa sortzeko, pedagogikoki gure ikastolarekin bat datorren eremua eraikitzeko.
Begiraleek modu dinamikoan haurrekin jarduteko; proposamenak, eskulanak, komunikazio momentuak, patioa…

Nola antolatu dugu orain espazioa?
Gela hainbat espazioetan banatu dugu, haurrek beren interes eta erritmoen arabera mugitu eta aukeratu ahal izan dezaten:
- Jolas librea eta zuzendua
Mahai-jolasak, eraikuntzak, mozorroak, plastilina, ipuinak, patioa… - Mahai-jarduerak
Marrazkia, irakurketa, mandalak, tailerrak, eskulanak, ikasi… - Lasaitasun eremua
Kuxinekin eta ipuinekin hornitutako txoko txiki bat, atseden hartu edo egon lasai nahi dutenentzat.
Gosari eremua
Mahaiekin prestatutako espazioa, haurrek lasai gosaltzeko.
BALORAZIOA:
Gabonetako oporren aurretik, harreran eskuhartu duten hezitzaileek balorazio bat egingo dute irailetik abendura arteko esperientziarena eta hobekuntzak proposatuko dira, beharrezkoak ikusten badira.






