Maiatzaren 3an, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek irteera bat egingo dute lantzen ari diren unitatearekin lotuta. Areatzara (Gorbeia) joango dira, eta bertan hainbat jarduera egingo dituzte.
Egun osorako irteera denez, bazkaria, janaria eta edaria eraman beharko dute. Ingurune naturalerako arropa eta oinetako egokiak ere eraman beharko dituzte.
Sarrera ordutegia, beti bezala 9:00etan eta Ikastolatik 16:30ean irtengo dira.
Irteeraren prezioa 16 €-koa izango da eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.







