Otsailaren 6an, FVEM-k (Metal Enpresen Bizkaiko Federazioak) antolatzen duen Industria Erronkaren barne, GE Vernoba (General Electric) enpresa Ikastolan egon zen DBH 4. mailako ikasleei hitzaldi bat ematen. Bisita hauen helburua ikasleengan sektore industrialaren inguruan interesa sortzea, etorkizuneko aukerak erakustea eta STEM bokazioak bultzatzea da.







