Garraioko altak familiei ikasturte amaieran bidaltzen zaien inprimakiaren bidez egingo dira,eta HH 2 urtetik aurrerako ikasleentzat izango da. Oro har, ikasturte osoan zerbitzua erabiltzeko alta emango dugu.
Garraioa ikastolaren ordutegi berean egingo da, hau da, ikastolara 9: 00etan iritsiko da eta Ikastolatik 16:30ean irtengo da (13:00etan lanaldi jarraituan). Haur Hezkuntzako 2. ziklotik aurrerako eskola-egutegiari lotutako eskola-aldian bakarrik eskaintzen da garraioa; beraz, zaintza-egunetan eta gainerako jaiegunetan ez da zerbitzurik egongo.
Ikastaroa hasi ondoren alta eman nahi duten familiek lehendik dauden geldialdietara egokitu beharko dute.
Ezinbesteko baja formalizatu behar bada, hilabetea amaitu baino 10 egun lehenago jakinarazi behar da. Ez da itzulketarik egingo, ez osorik, ez zati batean. Epea igarota edo zerbitzua hasita, eskaera berriak plaza libreen arabera baloratuko dira.
Garraio-prezioak urtero aldatzen dira zerbitzua egiten duen enpresak helarazten digun eskaintzaren eta ikasturte bakoitzeko ikasle erabiltzaileen arabera.
* Santurtzikoak edo Portugaletekoak ez diren familiak ikastolarekin harremanetan jarri beharko dira.
AUTOBUSEKO BALE BERDEAK
Ikasturte honetatik aurrera, autobuserako bale berdeak eskainiko dira 7,70€ tan.
Familia batek autobusa puntualki erabili beharko balu horrela jokatu beharko luke:
- Goizeko bidaia baldin bada, aurreko egunean beranduenez arratsaldeko 16:00etan, bale berdea ikastolako idazkaritzan erosiko du (bertan zein geltokia erabiliko den zehaztuz). Idazkaritzatik autobuseko begiraleari egoera honen berri emango dio.
- Arratsaldeko bidaia baldin bada, ahal bada aurreko egunean, bestela arratsaldeko 16:00ak baino lehen, ikastolako idazkaritzan bale berdea erosiko du (bertan zein geltokia erabiliko den zehaztuz). Kasu honetan, agendan (edo ohar bat) irakasleari zehaztuko dio ikaslea autobusera joango dela esanez.
- Balea etxetik ekartzen badute, idazkaritzan entregatuko dute papera eta irakasleari agendan (edo ohar bat) jarritako nota erakutsiko zaio.
- Premiazko kasuak, familia ikastolako idazkaritzarekin harremanetan jarriko da, zehaztuko da geltokia eta bidaia. Errezibotik kobratuko zaie.
OHARRA: oso garrantzitsua da denboraz abisatzea, autobuseko begiraleari garaiz abisatzeko.

