Apirilaren 11an, ostiralean, DBHko etapak, ikastolako beste etapak bezala, egun berezia ospatuko du.
Hori dela eta, ordutegi berezia izango dugu. Ikasleak 9:10etan sartuko dira eta 12:50etan aterako dira.
Goizean zehar euskararen erabilera bultzatzeko jolasak eta jarduerak burutuko ditugu eta amaieran, txoripan banaketa izango dugu Mirabueno parkean, beste etapetako ikasleekin batera.







