Datorren ostegunean, martxoaren 12 an, DBH4ko ikasleak Harrobia Ikastola bisitatzera joango dira Bilbora. Beraien etorkizunerako aukeratu dezaketen ibilbideekin lotura daukan irteera da. Helburua bertako instalazioak eta eskaintza ezagutzea da.
Ikasleak, egunero bezala, ikastolara etorriko dira goizeko 8:30tan. Materiala hemen utzi ondoren, hemendik aterako gara metroa hartzera eta, bisita amaitutakoan, ikastolara itzuliko gara berriro, klaseekin jarraitzeko.
Bertan ezin denez ezer erosi, hamaiketakoa etxetik ekarri beharko dute, ohikoa den bezala, eta Barik-a kargatuta ekarri beharko dute.







