Maiatzaren 19an, (asteartea) DBH3ko ikasleak Bilbora joango dira Agiantza elkartearen lana ezagutzera. Lehenengo eta behin Bilboko Santutxu auzora abiatuko gara, pobrezian bizi diren pertsonei zuzendutako eguneko zentroa eta ostatua ezagutzera. Gero San Francisco auzora abiatuko dira eta bertan COE bisitatuko dugu (lanerako eta orientaziorako gunea). Gero, elkarte honek kudeatzen duen jantoki soziala bisitatuko dute. Bertara ikastolako jantokiko soberako janaria eramaten da.
Bisitak amaitutakoan, hamaiketakoa jango dugu eta ibilbide bat egingo dugu Bilbotik. 14:40etarako bueltan egongo gara. Ikasleak irakasleekin etorriko dira Peñotako geltokiraino. Bateren batek lehenago edo beranduago utzi behar badu taldea, gurasoek abisatu beharko dituzte tutoreak.
Bidaia metroan egingo dugunez, Barik-a kargatuta eraman behar da, gutxienez lau bidaiatarako. Bilbon ezin da ezer erosi, beraz, hamaiketakoa etxetik eraman beharko dute.







