Apirilaren 28tik 30era Allora (Lizarraldea) egingo dugu egonaldia LH 5. mailako ikasleekin. Hona hemen informazio garrantzitsua:
🚌 Irteera eta itzulera:
- Irteera: apirilaren 28an, goizeko 9:30ean ikastolatik, Fiorentina taberna aurreko autobus paradatik. Dena den, betiko ikastolara betiko ordutegian etortzea eskatzen dizuegu.
- Itzulera: apirilaren 30ean, Mirabueno parkean 16:30ean egongo gara.
🍱 Oharra: lehen egunerako, ikasle bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.
💶 Prezioa: 141,5 €
🎒 Eraman beharreko materiala:
- Txankletak
- Toalla
- Lo-zakua
- Nahi izanez gero, beheko maindirea eta burukoa (aterpetxean ez dago)
- Egonaldirako arropa
- Linterna
- Bisera
- Eguzkitako krema
- Kantinplora
- Nezeserra: txanpua, hortzetako eskuila…
- Txangorako motxila txikia
Edozein zalantza izanez gero, jarri lasai harremanetan gurekin.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
Ikasleek esperientzia ederra biziko dute ziur!







