Atzo egun berezia eta hunkigarria bizi izan genuen gure ikastolan. Kirikiño Ikastolak Ibilaldia 2027ko lekukoa eskuz aldatu zigun, eta honekin batera, hurrengo urteko ikastolen jai handia antolatzeko erronka eta ardura politari hasiera eman diogu.
Ilusio handiz beteriko urtea dugu aurretik, gure komunitatea indartzeko eta euskararen alde denok batera lan egiteko aukera paregabea. Baina bidaia hau ezinezkoa litzateke zuen laguntzarik eta babesik gabe. Zuek, familiak, zarete proiektu honen motorra.
Horregatik, bide honen lehenengo urratsak nola emango ditugun azaltzeko eta xehetasunak konpartitzeko, datorren asteartean, ekainak 2, arratsaldeko 17:30ean, Ibilaldiaren aurkezpen-bilera egingo dugu ikastolan.
Zuen zain gaude, erronka handi honi elkarrekin eta gogoz ekiteko!






