Ekainaren 9an, asteartean, DBH2. mailako ikasleek irteera egingo dute Ereagako portura kayak-ean ibiltzera. Goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eramatea gomendatzen dugu.
Eraman beharrekoak:
– Barik txartela kargatuta
– Bainu-jantzia
– Toalla
– Aldatzeko arropa
– Oinetako ITXIAK (hau azpimarratu digute), Kroks, kangrejerak, edo buztitzeko kirol oinetakoak.
– Eguzkitarako krema.
Hotza edo euria eginez gero, txanoa edota txubaskeroa
*Ez zaie neoprenorik emango. Etxean izatekotan eta nahi izanez gero, eraman dezakete.
Irteeraren prezioa 11 eurotakoa da eta hurrengo erreziboarekin batera kobratuko da. Norbaitek ezin badu joan, lehen bait lehen ohartarazi, alogeraren prezioa igo daitekeelako.







