UDALEKUAK 2026: “EMAN HEGOAK”
Uda hurbiltzen ari dela eta, pozik jakinarazten dizuegu aurten ere “Eman Hegoak” udalekuak martxan jarriko ditugula. Gure helburua haurrek euskaraz ondo pasatzea, lagun berriak egitea eta oporrez gozatzea da, ingurune seguru eta dibertigarri batean.
Hona hemen udalekuen xehetasun nagusiak:
Datak eta Ordutegia
- Egunak: Ekainaren 22tik uztailaren 17ra arte.
- Ordutegia: 09:00etatik 13:00era.
- Hartzaileak: HH3tik LH2ra arteko ikasleak.
Prezioa eta Izen-ematea
- Prezioa: 73 € haur bakoitzeko eta asteko.
- Modua: Izen-ematea asteka egin beharko da, zuen beharretara hobekien egokitzen den aldia aukeratuz.
- Izen-emateko epea maiatzaren 13ra artekoa da
- *Ikastolatik kanpoko ikasleek kuota gehigarri bat ordaindu beharko dute istripu-aseguru gisa
Zerbitzu Gehigarriak
Familiei laguntzeko asmoz, zerbitzu hauek ere eskainiko ditugu:
- Harrera zerbitzua: 08:00etatik 09:00etara. 8 € haur bakoitzeko eta asteko.
- Jantoki zerbitzua: 13:00etatik 15:00etara. 43 € haur bakoitzeko eta asteko.
Ohar garrantzitsua: Zerbitzu hauek guztiak (udalekuak zein harrera/jantokia) aurrera aterako dira soilik gutxieneko talde bat sortzen bada.
Nola eman izena?
Parte hartzeko interesa duzuenok, mesedez, bete honako galdetegia hau
Zalantzarik baduzue, jarri harremanetan ikastolako idazkaritzarekin.
Zuzendaritza Taldea








