Bihotz Gaztea ikastolak Eskola Agenda 2030 proiektua garatzen jarraituko du aurten ere, bai ikastola barnean, gure ikasleen artean iraunkortasuna eta herritartasun arduratsua sustatzeko helburuarekin, eta baita Santurtziko mailan ere, herriko beste ikastetxeekin elkarlanean.
Ekimen honen bidez, ingurumenaren zaintza, berdintasuna, osasuna eta gizarte justizia bezalako garapen jasangarrirako helburuak (GJH) lantzen jarraituko dugu, ikasleak protagonista bihurtuz eta euren ingurunean eragin positiboa sortzen lagunduz.
Gainera, herri mailako lan-taldeetan parte hartuko dugu, Santurtziko gainerako ikastetxeekin batera, ideiak, esperientziak eta ekimenak partekatzeko, guztion artean etorkizun iraunkorrago bat eraikitzeko asmoz.
Hurrengo estekan ikus ditzakezue Santurtziko proiektuaren ildo nagusiak eta aurtengo lan-arloak:








