Cesar Bona Santurtzira dator gurekin hezkuntza arloan duen ezagutza eta esperientzia partekatzera. Maisu, idazle eta hizlari, irakaskuntzarekin eta haurren eskubideekin lotutako hainbat elkarteen aitortza jaso du.
Entzumena, enpatia, ezberdintasunekiko errespetua, haurrek eta nerabeek gizartean parte hartzea eta bizikidetzarako hezkuntza dira defendatzen dituen zutabeak. Funtsezkotzat jotzen ditu konpromiso soziala eta naturarekiko errespetua, gizakiaren hezkuntza integralaren zati gisa.
“Eskoletako ateak irekita egon behar dira, ez bakarrik haurrak sar daitezen, baizik eta haien ideiak atera eta mundua eralda dezaten“.








