Badira bizitza osorako erabakiak. Denboran zehar Bizi-Biziak mantentzen direnak. Bihotz Gaztea Ikastola da horietako bat.
Familia handia gara, horregatik, elkar ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Abenduaren 13an ateak irekiko dizkizuegu etorkizun oparo eta aberasgarrian murgiltzeko prest zaudeten familia guztiei.
Jardunaldi irekien helburua ikastolaren nondik norakoak erakustea, metodologia azaltzea eta zalantzak argitzea izango da.
-
Otsailak 7, larunbata: 10:00etan.
Otsailak 7, larunbata: 11:30ean.
Larunbateko bisita, ikasle gabeko bisita izango da. Ohiko ate irekietan egiten dugun bezala, aukera izango duzue ikastolako gune guztiak sakontasunez ezagutzeko.
Hezkuntza bihotzetik sortzen den bidea da. Horregatik, Bihotz Gaztea Ikastolan zuen bidaiei hasiera emateko prest gaude. Zuen zain!








