LEGE OHARRA

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak webgune hau erabili baino lehen. Webgune hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta webgunea ez erabiltzea eskatzen dizugu.

Erabileraren Baldintza Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika

1. Nor gara?

Bihotz Gaztea Ikastolak ondorengo helbidea du: San Juan de Dios Auzoa Z/G, Santurtzi (PK. 48.980), Bizkaia. Webgune honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako 94 493 73 11 telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke edo, bestela, santurtzi@ikastola.net posta elektronikora bidera zaitezke.

www.bihotzgazteaikastola.net domeinua Bihotz Gaztea Ikastolarena da.

2. Zer da Bihotz Gaztea Ikastolaren webgune delakoa?

Orain www.bihotzgazteaikastola.net webgunean zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta Bihotz Gaztea Ikastolak sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.

Webgune guztiek bezala, erabilera eta pribatutasun-politikaren inguruko baldintza batzuk ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.

3. Fitxa teknikoa

Webgune honek HTTPS protokoloa (SSL ziurtagiria) erabiltzen du. Hortaz, zerbitzaria eta erabiltzailearen arteko konexioa zifratuta dago eta ezkutukoa da.

Bestalde, jakin ezazu webgunearen diseinua automatikoki egokitzen dela (responsive web design) erabiltzen duzun gailu motara (ordenagailua, smartphone-a, tablet-a, etab.).

Webgune honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du. Gomendatzen dugu Adobe Flash Playeren azken bertsioa instalatuta izatea (helbide honetan jaitsi daiteke).

Azkenik, kontuan izan Bihotz Gaztea Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango dituela kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.

4. Webgunearen jabetza eta erabilera-mugak

Webgune hau Bihotz Gaztea Ikastolarena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak Bihotz Gaztea Ikastolarenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra webgunea eta helburuekin bat webgunea erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo Bihotz Gaztea Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta Bihotz Gaztea Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein webgunetan edo sare informatikotan erabiltzea.

5. Webgunea doakoa da

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, webgune hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, webgunearen erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.

6. Iraupena

Erabilera-baldintzak webgunea delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, Bihotz Gaztea Ikastolak edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek webgunean bertan agertu beharko dira.

7. Bermeak baztertzea

Bihotz Gaztea Ikastolak ahalegin handiak egin ditu webgune honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, Bihotz Gaztea Ikastolak ez ditu bermatzen webguneko edukiak, ezta webgunearen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo webgunean sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, Bihotz Gaztea Ikastolak webgune honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

8. Erantzukizunak mugatzea

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta Internetek dituen berezitasunengatik, Bihotz Gaztea Ikastola ez da izango, webgunearen edukiak erabiltzea edo ezin erabiltzearen ondorioz, sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango Bihotz Gaztea Ikastolak edo Bihotz Gaztea Ikastolak baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean Bihotz Gaztea Ikastolaren erantzukizunak erabiltzailea webgunera sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

9. Eskumena

Bihotz Gaztea Ikastolak ez du kontrolik webgunea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Webguneko erabiltzaileak eta Bihotz Gaztea Ikastolak, bere eskumenei berariaz uko eginez, Bilboko Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute webgunearekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

10. Datuak Pertsonalak Babesteko Politika

www.bihotzgazteaikastola.net webgunearen helburu nagusia Bihotz Gaztea Ikastolaren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da.

Datu pertsonalak babesteari buruz, Bihotz Gaztea Ikastolak legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:

  • Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua.
  • Datuak biltzearen helburua.
  • Informazioaren hartzaileak.
  • Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
  • Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
  • Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
  • Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.

Bihotz Gaztea Ikastolak erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna Bihotz Gaztea Ikastola izango da. Helbidea honako tokia du: San Juan de Dios Auzoa, Z/G, 48.980 Santurtzi (Bizkaia). Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:

  • Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
  • Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.

Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak webgune eta webgunearen jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. Bihotz Gaztea Ikastolak ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.

Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.

Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, Bihotz Gaztea Ikastolak segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta Bihotz Gaztea Ikastolak besterik ez dakite.

Halaber, Bihotz Gaztea Ikastolak fitxategi automatizatuek duten datuei buruz isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.

Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio Bihotz Gaztea Ikastolari eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.

Bihotz Gaztea Ikastola da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.

Cookiak erabiltzeari dagokionez, Bihotz Gaztea Ikastolak honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: webgunearen pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, webgunearen barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, Bihotz Gaztea Ikastolak eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.

Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo Bihotz Gaztea Ikastolak erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.bihotzgazteaikastola.net webgunetik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo Internet kafe batean.

11. Baldintza hauek onartzea

Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure webgunea. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak webgune hau edo Bihotz Gaztea Ikastolaren beste webguneak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.

Webgune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, webguneko Erabileraren Baldintza Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika onartzen dituzu. Informazio gehiago

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close