Bihotz Gazta ikastola haurraren bizitzako beste gune bat da, familia girokoa, dinamikoa eta irekia, haurraren beharrizanetara egokitua.
Guztion artean familia handi bat osotzen dugu. Elkarrekin osotzen dugu ikastolaren hezkuntza proiektua, familiak eta ikastolen arteko prefesionalekin.

Gure ateak urtean hamaika hilabetez irekita daude, ordutegi malgu eta zabalarekin, familien kontziliazioa errazteko. Beti zugandik gertu!

Otorduen prestaketari arreta berezia jartzen diegu, hurbileko produktuak erabiliz.
Elikadurak osasunean eta haurraren garapenean duen garrantziaz jabetzen gara. Eta horregatik, gure jantokian erabiltzen ditugun produktuak dieta orekatu eta osasuntsu baten oinarritzen dira. Begirale taldeak egiten duen eskuhartzea, hezkuntza proiektuaren parte da, bazkal orduko tartea ere elkarbizitza osasuntsu baten garatu dadin bermatuz.

