HEDATZE:
2024-2025 ikasturteaz geroztik, DBHko ikasleek lanaldi jarraitua dute, eta Ikastola astean hirutan saio osagarriak antolatzen ari da. Saio horietan derrigorrezko errefortzu akademikoak emango zaizkie suspentsoak dituztenei, eta jolas-jarduerak egingo dituzte beren kultura orokorra aberasteko beren borondatez nahi dutenentzat.
Mota guztietako eskaintza dago. Adibidez, aste honetan ikasleek bi tailer guztiz ezberdinak eduki dute, alde batetik Ne-waza judoren hastapenak ikasteko aukera izan dute, eta bestetik jaso dute Ikasle Laguntzaile proiektuan parte-hartzeko formakuntza.







