Ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, periferiako ikastolek ere badute: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identatea garatzeko bide sendoena.
Ez da erraza izan eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du ikastola hauek pairatzen duten egoera sozio-polikoari aurre egitea. Aurrera egiteko dedikazio eta militantzia handia behar izaten dute.
Horregatik beharrezkoa da Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragileei aitortza egitea. Martxoaren 10ean Beskoitzen elkartuko gara.
Eguneko egitaraua:
- 10:00 HARRERA – GOSARIA
- 11:00 PERIFERIAKO IKASTOLEI AITORTZA EKITALDIA
- 12:30 HAURREN JOLASAK, PUZGARRIAK eta PONTX PAILAZOA
- 14:00 BAZKARIA. Izena ematea beharrezkoa da.
- 17:00 BIZKARSORO FILMAREN EMANALDIA
- 18:30 EKITALDIAREN ITXIERA








