2027ko maiatzean Ibilaldia Santurtzira dator berriz. Bihotz Gaztea ikastola izango da ekitaldi horretako Ibilaldiaren antolatzailea.
Hori dela eta, motorrak berotzen hasi gara dagoeneko.
Zer da egitea dagokiguna? Leloa eta Logotipoa sortu behar ditugu, Ibilaldia guretzat zer izango den adieraziko dutena.
Kontu hain garrantzitsua izanik, Sormen tailer bat antolatu dugu. Noiz? ostiralean, otsailak 27, arratsaldeko 17:00etan, ikastolan bertan. Heldu zein ume elkartuko gara ikastolan, guztion artean gure Ibilaldiaren ikur izango direnak aukeratzeko.
Beraz, ez hutsik egin eta hurbildu ikastolara! Zure zain egongo gara!









