Txostenaren aurkezpena Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren egoitzan
Ekainaren 6an
Ostiralean ekainaren 6an, DBH-3ko 4 ikasle Ertzaintzaren Polizia Zientifikoak Erandion daukan egoitzara joan ziren Forensic Science proiektuaren barruan egin duten txostena aurkeztera. Ekitaldian 7 ikastetxe egon ginen. Proiektua Kultura Zientifikoa arloan burutu dute.
Proiektu honetan Itsas Museoan gertatutako lapurreta baten simulazioa aurkeztu ziguten eta lapurrek utzitako ebidentziak aztertuz (oinatzak, hatz aztarnak, odol arrastoa…) ondorioetara heldu behar ziren: bada poliziak atxilotutako pertsona lapurretaren egilea?












