Gaur jantokiko batzordearen bilera ospatu da, eta bertan parte hartu dute Monikak, ikastolako arduradunak, eta Naroak, Ausolaneko ordezkariak. Helburua izan da ikasleen iritziak entzutea jantoki-zerbitzuari buruz, eta hobekuntza-proposamenak jasotzea.
Bilera honetan Lehen Hezkuntzako ikasleak egon dira, eta interes handia eta konpromisoa erakutsi dute. Saioan honako gai garrantzitsuak jorratu dira:
- Dieta bereziak, menuak ikasleen behar berezietara nola egokitzen diren argituz.
- Tomate saltsaren prestaketa, prozesua eta osagaiak azalduz, sukaldaritza osasuntsuago baten alde.
- Jantokiko arau berriak, non ikasleek elkarbizitza eta eguneroko funtzionamendua hobetzeko proposamenak egin dituzten.
Gainera, hainbat ikaslek nabarmendu dute plater batzuen zaporea hobetu egin dela, orain ikastolan bertan prestatzen direlako. Hori oso positiboki baloratu dute.
Beste behin ere, batzorde honek erakutsi du zein garrantzitsua den ikasleen ahotsa entzutea eta guztion artean jantoki osasuntsuago, parte-hartzaileago eta ikasleen beharretara egokituago bat eraikitzea.









