Zer da aerotermia? Eta zergatik aukeratu du Ikastolak sistema hau?
Bideo honetan, Marta eta Irati, DBHko 3. mailako ikasleek, Andone zuzendaria elkarrizketatu dute, Ikastolan aerotermia-sistema bat ezarri dutelako.
Aerotermia teknologia bat da, aireko energia aprobetxatzen duena eraikinak berotzeko eta hozteko, modu eraginkor eta jasangarrian. Sistema berri honekin, Ikastolak beste urrats bat eman du iraunkortasunaren bidean, ingurumenaren eragina gutxituz eta energia garbiaren alde eginez.
🌿 Elkarrizketa gertukoa, interesgarria eta hezigarria da.
📺 Ez galdu! Play sakatu eta ikusi nola eraikitzen den etorkizun berdeago bat hezkuntzatik.







