Zirimola Aisialdi Taldeak uda honetarako prestatutako UDAKO AISIALDI ESKAINTZA aurkezten dizuegu, haur eta gazteek udaz goza dezaten eta hori guztia euskaraz biziz. Udaleku eskaintza anitza eta erakargarria prestatu dugu, haur bakoitzaren beharrak eta interesak kontuan hartuta.
Izen-ematea martxoaren 4an irekiko da, eta udan esperientzia ahaztezina bizi nahi baduzue, ez galdu informazioa! Aukera paregabea da zuen seme-alabek lagun berriak egin, natura eta abenturak bizi, eta euskaraz jolasean aritzeko. Prestatu ditugun euskarriak ikustera gonbidatzen zaituztegu, eta zuen intereseko INFORMAZIO guztia bertan aurkituko duzue.
Guztion artean, uda ahaztezina eskaintzeko aukera izango dugu gure haur eta gazteei!
Zirimola Aisialdi Taldea








