Heldu da beraz mozorrotzeko eta dantza zein algararako garaia! Hori dela eta, hurrengo otsailaren 28an, ostirala, ikastola guztia kolorez jantziko da eta 0-3 urte bitarteko ikasleek jaia ikastolan bertan ospatuko duten arren, goizeko 10:00etan HH4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, ohiko kalejirari ekingo diote herrian zehar irakasleekin eta gurekin parte hartzera animatzen diren gurasoekin batera. Jaiari Mirabueno parkean emango diogu amaiera txokolatada eder batekin.
Horren harira, bi ohar garrantzitsu:
- Ibilbidean zehar gurekin etorriko zareten familiei eskatzen dizuegu, mesedez, ez dezazuela oztopatu kalejiraren garapena, burbuilak eta espazioak errespetatuz. Profesionalek erantzungo diete ikasleen beharrei.
- Zuen seme-alabek txokolatearekiko edo bizkotxoekiko alergia edo intolerantziaren bat badute, jakinaraz iezaguzue e-mail bidez beraien izen abizenak eta maila adieraziz. (Erreferentziarako pertsona: monika.pablo@gazbi.net).
Bestalde, urtero bezala, jende mordoa mugiaraziko dugunez, gurasoen laguntza izugarri eskertuko genuke txokolatearen banaketan laguntzeko (LHn eta DBHn). Horra hor eginbeharrekoak. Hortxe, beraz, boluntario gisa izena emateko galdetegia.
Aurtengo dantza Txapeloaz izango da eta ikastolan praktikatzeaz gain, ondorengo bideoaren bitartez aukera izango duzue etxean edota Santurtziko inauterietako jaitsieran ere dantzatzeko.
Gogoratu ikastolako inauteri eguneko ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango dela eta ez dela jantoki-zerbitzurik egongo. Salbuespena HHko 1. zikloa izango da. (Haien ordutegia 7:30etik 13:00etara jantokia barne.)
Mila esker zuen inplikazioagatik eta laguntzagatik egun berezi honetan.







