Zuekin harremanetan jartzen gara Bizkaiko Esgrima Federazioarekin garatzen ari garen 14 urtetik beherakoen artean esgrima sustatzeko kanpaina batean parte hartzera animatzeko.
Bizkaiko Esgrima Federazioarekin batera ikastetxeen eskura jartzen ditugun hastapen-ikastaroak helarazi nahi dizkizuegu.
- Ikastaro hauen helburua adingabeek kirola jokoen bidez ezagutzea da. Ikastaro bakoitzean 4-10 kirolarik har dezakete parte.
- 4 saio dira, eta horietan federazioko teknikariak ikastetxera joaten dira jarduerak garatzeko behar den material espezifiko guztiarekin.
- Ikastaro horiek guztiz doakoak dira, eta ez dute zuzeneko gasturik ekartzen ikastetxeentzat.
Izen-ematea Eskola Kirolaren webgunearen bidez egiten da (mendi irteerak bezala)
Ikasturte honetarako 10 ikastetxetarako plazak ditugu.
Edozein zalantza argitzeko Bizkaiko Esgrima Federaziora jo dezakezue: esgrimabizkaia@gmail.com








