Urtarrilaren 30ean, DBH 1 mailako ikasleek irteera egingo dute Peñas Negrasera (La Arboleda). Irteeran meatzari-jarduerak paisaian utzitako aztarnak ikusiko dituzte, bertako interpretazio-zentroko monitoreen eskutik.
Goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eraman beharko dute; horrez gain, arropa eta zapata egokiak eta, lan egiteko, boligrafo edo arkatza.
Ikasleko 10€ko prezioa dauka irteerak eta hurrengo erreziboarekin pasako da.









