YESict (DBH 1)

Erasmus+-ek YESict proiektua jarri du martxan ikasleen ekintzailetasuna garatzen laguntzeko asmoz.

Bihotz Gaztea Ikastolako DBH 1. mailako ikasleek bertan parte hartu dute Santurtziko herrian antzeman dituzten gabeziak (bide gorria, aisialdirako parkea…) konpontze aldera.

Lan horren emaitza proposamen desberdinak islatzen dituzten maketak dira eta datorren ekainaren 18an lanen erakusketa egingo da Gernika parkean arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan aukera izango duzue, ikasleen eskutik, prozesua eta emaitza ezagutzeko.