Familia agurgarriak:
Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu udan antolatuko ditugun UDALEKUen berri emateko! Negulekuak gabonetan, udaberrilekuak Aste Santuan eta orain… Udan, Ingeles udalekuekin batera, zuzenean ikastolak antolatzen dituen hiru asteko UDALEKUAK aurkezten dizkizuegu!
Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 14ra iraungo du, biak barne, 9:00etatik 14:00ak arte. Harrera zerbitzua eskaintzen dugu egunero goizeko 8etatik aurrera eta jantokia, aukerakoa ere, 14:00etatik 15:00ak arte.
Udalekuak asteka antolatu egingo dira. Horrela, astero gai desberdin bat oinarri hartuta, ekintza, eskulan eta jolas diferenteak ezagutuko ditugu. Udako oporrak gurekin disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Hauek modu ezberdin batean bizitzeko, lagunekin harremantzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko aukera ezin hobea izango da. Lagunekin zein familiarekin solasaldian ahaztuko ez duzuen esperientzia paregabea.
Hurrengo eskaintzaren arabera, egunen zein ordutegiaren aukeraketa familien kontu izango da. Honela egituratuta dago udalekua:
- Harrera gela (aukerakoa): 08:00 – 09:00
- Udalekuak: 09:00 – 14:00
- Jantokia (aukerakoa): 14:00 – 15:00

Informazio osagarri gisa, honako datu hauek eskaintzen dizkizuegu:
- Izena emateko atxikitzen den galdetegia bete eta diru sarrera kontu honetan egin beharko da, partehartzailearen izena eta abizenak jarriz:
ES44 3035 0035 58 0350068811
- Izen-ematearen azken eguna: MAITZAK 26 (ostirala)
- Kopuru minimoak:
- Udaberrilekuak: 10 ume
- Jantoki: 10 ume
- Harrera gela: 5 ume
- Taldeen argitalpena: EKAINAK 2 (ostirala)
- Gutxieneko talderik ateratzen ez bada, matrikula osoa itzuliko da.
- Gutxieneko taldea ateratzen bada, EZ da zenbateko osoa itzuliko ekainak 2a igaro ondoren. Ezta parte-hartzaileen gaixotasunen kasuan ere.
- Ikastolatik kanpoko familiei 10 €gehituko zaie asteko.
Udan ikustea espero dugu!