Familia agurgarriak:
Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu udan antolatuko ditugun UDALEKUen berri emateko! Negulekuak gabonetan, udaberrilekuak Aste Santuan eta orain… Udan, Ingeles udalekuekin batera, zuzenean ikastolak antolatzen dituen bost asteko UDALEKUAK aurkezten dizkizuegu!
Udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 29ra iraungo du, biak barne, 9:30etatik 13:00ak arte. Harrera zerbitzua eskaintzen dugu egunero goizeko 8etatik aurrera eta jantokia, aukerakoa ere, 13:00etatik 15:30ak arte.
Udalekuak asteka antolatu egingo dira. Horrela, astero gai desberdin bat oinarri hartuta, ekintza, eskulan eta jolas diferenteak ezagutuko ditugu. Udako oporrak gurekin disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Hauek modu ezberdin batean bizitzeko, lagunekin harremantzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko aukera ezin hobea izango da. Lagunekin zein familiarekin solasaldian ahaztuko ez duzuen esperientzia paregabea.
Hurrengo eskaintzaren arabera, egunen zein ordutegiaren aukeraketa familien kontu izango da. Honela egituratuta dago udalekua:


Informazio osagarri gisa, honako datu hauek eskaintzen dizkizuegu:
Izena emateko atxikitzen den galdetegia bete eta diru sarrera kontu honetan egin beharko da, partehartzailearen izena eta abizenak jarriz: ES44 3035 0035 58 0350068811
Izen-ematearen azken eguna: maiatzak 4
Kopuru minimoak:
- Udalekuak: 10 ume
- Harrera gela: 5 ume
- Jantokia: 10 ume
Taldeen argitalpena: maiatzak 6 (ostirala)
Gutxieneko talderik ateratzen ez bada, matrikula osoa itzuliko da.
Ikastolak ezinbesteko arrazoiengatik udalekuak bertan behera utzi behar baditu, ez dira kudeaketa-gastuak itzuliko (ordaindutakoaren %15a).
Gutxieneko taldea ateratzen bada, EZ da zenbatekoa itzuliko maiatzaren 5a igaro ondoren. Ezta parte-hartzaileen gaixotasunen kasuan ere.
Taldeak zikloka antolatuko dira: HH; LH 1, 2, 3; eta LH 4, 5, 6.
Ikastolatik kanpoko familiei 10€ gehituko zaie asteko.
Amaitzeko, hurrengo asteazkenean, apirilak 27, arratsaldeko 18:00etan UDALEKUEN online bilera informatiboa egingo da. Bileran zehar udako koloniei buruzko informazioa emango zaizue baita zuen galdera guztiak erantzungo ditugu.

Horretarako, eta bideokonferentzia behar bezala kudeatu ahal izateko, formulario hau bete behar duzue. Asteazkenean bilerarako esteka posta elektroniko bidez jasoko duzue.
Asteazkenera arte!
Udan ikustea espero dugu!