Agenda 2030 proiektuaren barruan, ekainaren 2an, Santurtziko ikastetxeetako ingurumen batzordeetako ordezkariok bildu ginen udalaren pleno-aretoan.
Bertan alkateak bidalitako gutunari erantzunez, gure herria hobetzeko proposamenak komunikatu genituen. Hiru zinegotzik jaso zituzten, batzuei erantzun eta udaletxearen zenbait proiektu eta asmoren berri eman ziguten.
Beraien artean, ezkerraldeko beste herri batzuekin batera, bizikleta elektrikoen alokairu-zerbitzua martxan jarriko dela jakin genuen.
Hau barruan gertatzen zen bitartean, kalean, gure ordezkarietako batzuek santurtziarren iritziak jaso zituzten galdetegi baten bitartez.
Alkateak barkamena eskatu zigun saioaren hasieran, bilera garrantzitsu batera joan behar zelako. Esan zigun moduan super-portuak bere instalazioak handitu nahi ditu Serantes mendiaren kontura. Udala proiektu honen kontran dago eta horrela adierazi nahi izan zigun. Adi egon beharko dugu eta herrian daukagun naturgune garrantzitsu hau babestu.




