Familia agurgarriak:
Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu primerako berri batekin: Aurten ikastolak bai udaberrilekuak, bai udalekuak (euskaraz zein ingeleraz) antolatuko ditu. Zuzenean ikastolak antolatuta!
Hain goxoa izan zen Negulekuetan bizitako esperientzia sentsazio horretan murgiltzen jarraitu nahi dugula, ZUEKIN, noski.
Oraingoan UDABERRILEKUEn informazioarekin gatoz!
Hain goxoa izan zen Negulekuetan bizitako esperientzia sentsazio horretan murgiltzen jarraitu nahi dugula, ZUEKIN, noski.
Aste Santuko udalekuak bi gairi dagozkie. Lehenengoak (lehen asteari dagokiona) olinpiaden mundu magiko eta erronkaz beteriko lekuetara eramango gaitu, non etxeko txikienek erronka eta proba ezberdinen aurrean neurtzeko aukera izango duten. Hiru egun hauek kirol desberdinak ezagutzeko, haurren arteko harremanak estutzeko eta primeran pasatzeko aitzaki paregabea izango da. Bestalde, kolonien bigarren astean, lau egunetan zehar, bidaia eder batean murgilduko gara munduko hainbat herrialde eta kultura bisitatuz. Gure abenturen parte izatera animatzen al zarete?
Horregatik, Aste Santuko oporrak gurekin disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Bi aste liluragarriak oporrak era ezberdin batean bizitzeko. Lagunekin zein familiarekin solasaldian ahaztuko ez duzuen esperientzia paregabea.
Hurrengo eskaintzaren arabera, egunen zein ordutegiaren aukeraketa familien kontu izango da.

Udaberrilekuak: 42 €
+ jantokia: 21 €
+ harrera gela: 9 €
Udaberrilekuak: 55 €
+ jantokia: 28 €
+ harrera gela: 12 €
Udaberrilekuak: 97 €
+ jantokia: 49 €
+ harrera gela: 21 €
Izena emateko galdetegi hau bete eta diru sarrera kontu honetan egin beharko da, partehartzailearen izena eta abizenak jarriz: ES44 3035 0035 58 0350068811
Izen-ematearen azken eguna: martxoak 25 (ostirala)
Kopuru minimoak:
- Udaberrilekuak: 10 ume
- Jantoki: 10 ume
- Harrera gela: 5 ume
Taldeen argitalpena: martxoak 29 (asteartea)
Gutxieneko talderik ateratzen ez bada, matrikula osoa itzuliko da.
Ikastolak ezinbesteko arrazoiengatik udaberrilekuak bertan behera utzi behar baditu, ez dira kudeaketa-gastuak itzuliko (6€ lehenengo astean, 8€ bigarren astean edo 14€ bi asteengatik).
Gutxieneko taldea ateratzen bada, EZ da zenbateko osoa itzuliko martxoaren 28a igaro ondoren. Ezta parte-hartzaileen gaixotasunen kasuan ere.
Taldeak zikloka antolatuko dira: HH; LH 1, 2, 3; eta LH 4, 5, 6.
Ikastolatik kanpoko familiei 10 € gehituko zaie asteko.
Anima zaitez!