Familia agurgarriak:
Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu primerako berri batekin: Aurten berriro, ikastolak bai udaberrilekuak, bai udalekuak (euskaraz zein ingeleraz) antolatuko ditu. Zuzenean ikastolak antolatuta!
Hain goxoa izan zen negulekuetan bizitako esperientzia sentsazio horretan murgiltzen jarraitu nahi dugula, zuekin, noski.
Oraingoan udaberrilekuen informazioarekin gatoz!
Denboraren makinaren gaia landuko dugu. Bi aste hauetan garai desberdinetara eramango gaitu, historiaurretik hasita. Mende hauetan, artelanen bidez, egin duguna partekatzeko eta ikusteko, aukera paregabea izango da, esperimentatzeko eta taldean egoteko aukera izango dugu.
Nahi al duzue txartel bat gure denbora-makinarako eta gure bidaiaren parte izateko? Anima zaitezte!
Horregatik, Aste Santuko oporrak gurekin disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Bi aste liluragarriak oporrak era ezberdin batean bizitzeko. Lagunekin zein familiarekin solasaldian ahaztuko ez duzuen esperientzia paregabea.
Informazio osagarri gisa, honako datu hauek eskaintzen dizkizuegu:
- Izena emateko galdetegi hau bete eta diru sarrera kontu honetan egin beharko da, partehartzailearen izena eta abizenak jarriz: ES44 3035 0035 58 0350068811
- Izen-ematearen azken eguna: martxoak 22 (asteazkena)
- Kopuru minimoak:
- Udaberrilekuak: 10 ume
- Jantoki: 10 ume
- Harrera gela: 5 ume
- Taldeen argitalpena: martxoak 24 (ostirala)
- Gutxieneko talderik ateratzen ez bada, matrikula osoa itzuliko da.
- Gutxieneko taldea ateratzen bada, ez da zenbateko osoa itzuliko martxoaren 28a igaro ondoren. Ezta parte-hartzaileen gaixotasunen kasuan ere.
- Ikastolatik kanpoko familiei 10 €gehituko zaie asteko.