Trokako koloniak (DBH 3)

Aurreko astean, urriak 18 eta 19, DBH 3. mailako ikasleek Troka Abentura irteeran egun pare bat eman zuten. Aterpetxea Gorlizeko hondartzan kokatuta dago eta horri esker, burututako ekintzak ingurune natural ederraz gozatzeko aukera eman zigun.

Irteera horrek gazteen autonomia eta garapen psikomotore egokia bermatzea du helburu. Heldu ginenean ikasle batzuk hondartzan jolasten gelditu ziren bitartean, beste batzuek Gorlizeko itsasargiraino dagoen ibilalditxoa egiteko aukera izan zuten, kostaldeak eskaintzen dituen ikuspegiez disfrutatuz. Arratsaldean guztiak bildu ziren eta bikoteka piraguan ibili ziren hondartzako uretan zehar.

Hurrengo egunean surfa eta arku-jaurtiketa izan ziren ikasleak praktikatu zituzten ekintzak eta bazkaldu ostean, Santurtzira itzuli ziren, hori bai, irten baino pixka bat nekatuago.

Troka Abentura (DBH 3)

AURREKO IKASTURTEETAN…