Apirilaren 28an, HH 5 urteko (Aitziber eta Mamen) ikasleok TOKI ALAI Parketxera joango gara.
Urkiolako Toki Alai Parketxea Parke Naturalaren erdian kokatzen da, Urkiolako mendatearen gainaldean. Bertan, beste ekintzen artean, basoan murgilduz, inguruan aurkitzen ditugun natur elementuak identifikatu ahal izango dugu. Horretaz gain, basoko animalia batzuk eta beraien ohiturak ezagutuko ditugu.
Eraman beharrekoa:
- Zira
- Mendian ibiltzeko oinetako egokiak
- Motxilatxo batean beste muda oso bat
- Hamaiketako
- Bazkaria eta edaria
Txangoaren prezioa: 15,25€ (maiatzeko erreziboan kobratuko da).
Kontu korrontea ikastolan emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute apirilaren 27a baino lehen.
Egun horretako ordutegia ohikoa izango da. Goizean puntualak izan, autobusa 9:15ean hartuko baitugu.
