Taldekoa eta iraunkorra den garraioaren alde egin dezagun!

2018ko Ibilaldia Maiatzaren 27an ospatuko da Santurtzin. Aurten ere, jasangarritasun irizpideak jarriko dira abian, beraz, horiek jarraitzeko eskaera egiten dugu hemendik.

Irisgarritasun aldetik Ibilaldiak mila aukera izango ditu Santurtzira etortzeko. Garraio publikoek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte egunean bertan; autobusak, metroak eta trenak egongo dira une oro.

Metroz zatozenontzat gogoratu errefortzuak egongo direla (ikusi metroko zerbitzu bereziak…). Ibilaldiara hurbiltzeko Peñotan gelditzea gomendatzen da, eta San Juan de Dios irteera hartzea.

Autobusez zatozenontzat ere, gogoratu Bizkaibusek hainbat aukera zabaltzen dituela Bilbo eta inguruetatik Santurtzira heltzeko.

Horrez gain, autobus pribatuak ere egongo dira (Tellevamos.com). Ibilaldiara 11:00etan iritsiko dira autobusak, eta itzulera-ordua, 19:00etan izango da.

  • Donostia: 9:30etan Frantzia Ibilbidetik
  • Eibar: 10:15ean Azitainetik
  • Gasteiz: Parking Forondako Atetik 10:00etan

Trena hartzeko asmoa baldin baduzue, Renfek ere Peñotan zein Santurtzin gelditzeko aukerak gehituko ditu (ikusi Renfeko zerbitzu bereziak…). Gainera, Balmasedatik datozenentzat Fevek ere Bilbora hurbiltzeko aukerak eskainiko ditu.

Hurrengo irudiko helbideetara sartu ez gero, bertan ikusi ditzakezue dituzuen aukeren berezitasunak.

Adi! Autoz zatozenontzat, autoa BECen utzi, handik metroa hartzeko.

Gogoratu aurten irizpide jasangarrien alde egiten dugula, beraz, aukeratu taldekoa eta iraunkorra den garraioa aurtengo Ibilaldiaz gozatzeko!

Webgune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, webguneko Erabileraren Baldintza Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika onartzen dituzu. Informazio gehiago

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close