Urtero bezala, Bihotz Gaztea Ikastola eta Amal elkartea harremanetan jarri dira. Horrek esanahi politena du: Sahararekin Euskal Karabanarako elikagaien bilketa. 🇪🇭
Nazioarteko egoera dela eta, azkenaldian elikagaien krisia larriagotu egin da Tindoufeko (Argelia) errefuxiatuen kanpamenduan.
Amal ekarteak zabaltzen dituen balioekin bat egiteak eramaten gaitu ekimen honen parte izatera. Horrela, datorre martxoan Amalek garraiatuko dituen elikagaien artean gureak izango dira.
Hona hemen Amal taldeak erraztu digun materialen zerrenda:
- Lekaleak
- Arroza
- Pasta
- Atuna oliotan
- Sardinak oliotan
Ondorioz, 2023. Urteko janari bilketa martxan da eta hemen dauzkazue ezarritako datak:
- Janaria etxetik ekarri eta zuen ikasgeletan utzi: urtarrilaren 27tik otsailaren 1era.
- Ikastolak janaria otsailaren 2an entregatuko du.