Safer Internet Day (LH 6)

Gaur egun, nagusi diren balioei dagokienez, trantsizio-garaia bizi dugu gizartean, planteamenduak berritzen ari baitira. Bide horretan, IKT-ek, Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiek, lehentasunezko tokia hartu dute, zuzenean eragiten baitiete gazteei, baita sozializatzeko garaian ere, eta euren bizitzetan nagusitu direlako; hala, bestearekiko eragin-trukea ezartzeko modua nahiz inguruan duten guztia hautemateko modua zehazten dute.

Euskarri teknologiko ugari funtsezko bihurtu dira nerabeentzat, baina bada besteen gainetik nabarmentzen den tresna bat: Internet; izan ere, euskarri informatikoaren bidez nahiz sakelako telefonoen bidez, gero eta toki nagusiagoa hartzen ari da gure gizartean. Internetek ezin konta ahala aukera ditu, baina arriskuak ere baditu, komunikatzeko eta informatzeko tresna bikaina izan badaiteke ere, erabilera okerra eginez gero, indarkeriazko agerpenak bultza baititzake.

Safer Internet Day eguna aitzakia izanda, LH 6. mailako ikasleek internet eta hura inguratzen duen APP eta abantaila zein arriskuen inguruan lanketa bat egin dute. Lehenik eta behin, zenbait dinamikaren bidez hausnarketa lan bat egin dute jarraian informazioaren trataera egiteko. Xede horretarako adituen taldeak erabili ditugu. Aditu bakoitzak informazio zehatz bat izan du eta taldetik atera eta gero, gainontzeko adituekin informazio hori aztertu eta mamitu egin behar izan du. Ondoren, hasierako taldeetara bueltatzeko eta gai guztien inguruan aurkezpen bat egiteko.

Lan hori guztia egiten primeran aritu dira eta espero dugu, bideoak ikusterakoan, eurek egiten dibertitu diren bezala, zuek ere disfrutatzea.

Lana ez dugu bertan amaitu, Eusko Jaurlaritzak Safer Internet Day egunaz baliatuz, lehiaketa bat prestatu du. Lehiaketa horretan ikus-entzutezko lan bat egin behar izan da eta gure ikasleak primeran aritu direla esan beharra dago. Ikasitakoa abiapuntutzat hartuz, gai bat aukeratu dute eta horren inguruan gidoi bat egin dute, ondoren grabatua izateko.

Lan hori guztia egiten primeran aritu dira eta espero dugu, bideoak ikusterakoan, eurek egiten dibertitu diren bezala, zuek ere disfrutatzea.

Esteka honetan argitaratu dira Safer Internet Day 2019 lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak eta 2019ko maiatzaren 2an argitaratuko dira kategoria bakoitzeko lau bideo finalistak. Zorte on!

Safer Internet Day (LH 6)