PROMOZIO-BIDEOAK GRABATZEN

Azken hilabeteotan GRABA EZAK ikus-entzunezko ekoiztetxearekin aritu gara lanean.  

Miren Galán Bihotz Gaztea Ikastolako ikasle ohiaren eta Andoni Zamoranoren eskutik, une politak igaro ditugu promozio-bideoak grabatzen zituzten bitartean.

Ikastola osoan izan gara; Haur Hezkuntzako ikasleekin hasi ginen grabatzen, eta haiekin, grabazio-ordu asko behar izan arren, plazera izan zen lan egitea, eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleekin jarraitu genuen; hauek askoz errazago jarri ziguten!.

Andone Ruizek, Ikastolako zuzendariak, Sonia Loyozak, gure lehendakariak, Nortza Goirigolzarrik, amak eta ikastolako ikasle ohiak, eta, azkenik, Miren Galanek, modu profesionalean ikastolara itzuli den ikasle ohiak, bideoei amaiera bikaina eman diete.