INGURUMENA

Gure ikastolan betidanik egon da ingurua zaintzeko gogoa eta bultzada, hau dela eta orain dela urte batzuk Agenda 21 proiektuan sartu ginen. 2007/08 ikasturtean “Eskola Jasangarria” ziurtagiria lortu genuen Euskadiko beste 24 ikastetxeekin batera, ingurumen aldeko errekonozimendua lortzeko antolatzen zen lehenengo urtean, hain zuzen ere. 2011/12 eta 2015/16 ikasturteetan ikastolak berritu zuen ziurtagiria.

Aurreko ikasturtean bezala “ekonomia zirkularra” gaia lantzen ari gara. Gai bakoitza bi ikasturteetan zehar lantzen da.

Proiektu honetan gaudenok garapen jasangarria bultzatzen dugu. Santurtziko ikastetxe gehienak lanean gaude udaletxearekin batera. Ikastolan Ingurumen Batzordea ikasturtero osatzen dugu: ikasleak, irakasleok eta lankideak. Batzorde honetan ikastolako diagnostikoa egiten dugu, aztertzeko hobetu ahal diren gauzak gure ingurumena hobea izan ditzan, txangoak antolatzen ditugu ingurumenarekin lotuta eta beste gauza eta ekintza asko aurrera eramaten ditugu, beste batzuen artean. Hurrengo lerroetan ikasturte osoan zehar aurrera eramaten dugun hainbat ekintza aurkeztu nahi dizkizuegu:

PATRUILA BERDEA

Patioa garbi mantentzeaz arduratzen diren LHko 1.go zikloko ikasleek osatzen dute, jolastorduko hamaiketakoen ontziak zakarrontzi egokietara botarazten.

AGENDA 21 EGUNA

Kurtso hasieran gure ingurumenari buruz jarduten dugu ordu betez eta konpromiso gutun bat sinatzen dugu.

AZTERKOSTA, IBAIALDE ETA BESTE ZENBAIT LEHIAKETA

Azterkosta, Ibaialde eta beste lehiaketa ezberdinetan parte hartzen dugu ikasturte osoan zehar.

ZUHAITZ EGUNA

Ingurumen Batzordekoek, Santurtziko ikastetxeen ikasleekin batera, ikasturtero zuhaitzak eta landareak landatzen dituzte herriko parke ezberdinetan.

BIRZIKLAPENA

Ikastolan urte asko daramagu papera, plastikoa, idazketa-tresnak, inprimagailuen kartutxoak eta pilak birziklatzen.

SENTSIBILIZAZIOA

Ikastolatik beti bultzatu izan dugu jarrera jasangarria. Ikasturtero kanpainak aurrera eramaten ditugu argia, papera eta ura aurrezteko eta kontsumo arduratsua bultzatzeko.

ESKOLEN ARTEKO FOROA

Urtero ere ikastetxeen arteko foroan parte hartzen dugu. Foro honetan ikastetxeetako ikasleak biltzen dira eta Santurtziko arazoetaz mintzatzen dira. Bilera horretatik ateratzen diren eskaerak eta konpromisoak alkateari luzatzen dizkiogu Udal Foroan.

UDAL FOROA

Eskolen Arteko Foroan ateratako eskaerak eta konpromisoak ikasleek alkateari luzatzen dizkiote udaletxeko pleno-aretoan.

GKE

GKE ezberdinekin hainbat elkartasun jarduera antolatzen ditugu ikasturte osoan zehar.

IRAES 21

Ingurumen Batzordeko ikasleak lanean aritzen dira IRAES 21 sarean. Esteka honetan ikus ditzakezue luzatutako ekarpenak.

IKASTOLAKO ESKULAN-LEHIAKETA

Urtero antolatzen dugu. Familien partaidetza oso arrakastatsua izaten da.

JOSTAILU-, IPUIN-, ETA BASERRITAR ARROPA-AZOKA

Ikasturte honetan berreskuratuko dugu jostailu-, ipuin- eta baserritar- azoka. Ekintza jasangarri hau Gabonak baino lehen antolatuko dugu.

ESKOLAKO CONFINT

Ikasturte honetan, DBHko ikasleekin antolatuko dugu Eskolako CONFINTa eta ingurumenarekin lotutako gai ezberdinak landuko ditugu.

HAINBAT ERAKUSKETA ETA IRTEERA

Ingurumenarekin zerikusirik duten erakusketak eta irteerak ere antolatzen ohi ditugu.

Ingurumenarekin erlazionatutako berriak

Webgune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, webguneko Erabileraren Baldintza Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika onartzen dituzu. Informazio gehiago

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close