HOBEKUNTZA PLANA

2013-2014 ikasturtean Lehen Hezkuntzako irakasleak euskara arloa sendotzeko hobekuntza-plan bat egiten hasi ziren. Helburua izan zen ikasleen idatzizko zein ahozko adierazpena eta ulermen-konpetentzia maila hobetzea.

ONDORIOAK

Gaur egun ere, planak martxan jarraitzen du, lan horren eragina ikasleengan nabaritu izan baitugu. Euskara arloa hobetzea ez ezik, beste arloetan ere eragin nahi izan dugu, gure irakaskuntza-ikaskuntza prozesua osotasunean indartzeko asmoz.

Hori lortzearren, unitate didaktikoak ikuspuntu eta tresna metodologiko berrietara egokitzen aritzen gara.

FORMAZIOA

Hori guztia bideratzeko, irakaslearen formazioan oinarritzen gara, Ikastolen Elkarteko aholkularitzaren laguntzaz. Beraz, ikasten ari garen horri esker, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan hobetzen jarraitzea espero dugu, ikasleen garapena indartuz.

Webgune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, webguneko Erabileraren Baldintza Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika onartzen dituzu. Informazio gehiago

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close