Gure ikastolan, betidanik egon da ingurua zaintzeko gogoa eta bultzada, hau dela eta orain dela urte batzuk Agenda 21 proiektuan sartu ginen. 2007/08 ikasturtean “Eskola Jasangarria” ziurtagiria lortu genuen Euskadiko beste 24 ikastetxeekin batera, ingurumen aldeko errekonozimendua lortzeko antolatzen zen lehenengo urtean, hain zuzen ere. 2011/12 eta 2015/16 ikasturteetan ikastolak berritu zuen ziurtagiria. Eta 2019/20 ikasturte honetan berriro dagokigu berritzea.

Aurtengo ikasturtean Santurtziko EA21 taldean Garapen Jasangarrirako Helburuen lanketa egingo dugu herri mailan.

Proiektu honetan gaudenok garapen jasangarria bultzatzen dugu. Santurtziko ikastetxe gehienak lanean gaude udaletxearekin batera. Ikastolan Ingurumen Batzordea ikasturtero osatzen dugu: ikasleak, irakasleok eta lankideak. Batzorde honetan ikastolako diagnostikoa egiten dugu, aztertzeko hobetu ahal diren gauzak gure ingurumena hobea izan dadin, txangoak antolatzen ditugu ingurumenarekin lotuta eta beste ekintza asko aurrera eramaten ditugu. Hurrengo lerroetan ikasturte osoan zehar aurrera eramaten dugun hainbat ekintza aurkeztu nahi dizkizuegu:

PATRUILA BERDEA

Patioa garbi mantentzeaz arduratzen dira. LHko 1go zikloko ikasleek osatzen dute, jolastorduan sortzen diren zaborrak zakarrontzi egokietara botatzen direla zaintzeko.

AGENDA 21 EGUNA

Kurtso hasieran gure ingurumenari buruz jarduten dugu ordu bete eta konpromiso-gutun bat sinatzen dugu.

AZTERKOSTA, IBAIALDE ETA BESTE ZENBAIT LEHIAKETA

Azterkosta, Ibaialde eta beste lehiaketa desberdinetan parte hartzen dugu ikasturte osoan zehar.

ZUHAITZ EGUNA

Ingurumen Batzordekoek, Santurtziko ikastetxeen ikasleekin batera, ikasturtero zuhaitzak eta landareak landatzen dituzte herriko parke ezberdinetan.

BIRZIKLAPENA

Ikastolan urte asko daramagu papera, plastikoa, idazketa-tresnak, inprimagailuen kartutxoak eta pilak birziklatzen.

SENTSIBILIZAZIOA

Ikastolatik beti bultzatu izan dugu jarrera jasangarria. Ikasturtero kanpainak aurrera eramaten ditugu argia, papera eta ura aurrezteko eta kontsumo arduratsua bultzatzeko.

ESKOLEN ARTEKO FOROA

Urtero ere ikastetxeen arteko foroan parte hartzen dugu. Foro honetan ikastetxeetako ikasleak biltzen dira eta Santurtziko arazotaz mintzatzen dira.

UDAL FOROA

Eskolen Arteko Foroan ateratako eskaerak eta konpromisoak ikasleek alkateari luzatzen dizkiote udaletxeko pleno-aretoan.

GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAK (GKE)

Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) desberdinekin hainbat elkartasun jarduera antolatzen ditugu ikasturte osoan zehar.

IKASTOLAKO ESKULAN-LEHIAKETA

Urtero antolatzen dugu. Familien partaidetza oso arrakastatsua izaten da.

HAINBAT ERAKUSKETA ETA IRTEERA

Ingurumenarekin zerikusirik duten erakusketak eta irteerak ere antolatzen ohi ditugu.

Ingurumenarekin erlazionatutako berriak