Piztu itxaropena!

“Piztu itxaropena” goiburuaren menpean Sahararen aldeko euskal karabanaren 16. edizioa martxan jarri da. Sahara errefuxiatuentzako elikagai-laguntza larrialdietarako proiektua da, han bizi den elikagaien krisi larria arintzea helburu duena.

Elikagaien karabana otsailean abiatuko denez joan den ostiralean, urtarrilak 24an, Bihotz Gaztea Ikastolak errefuxiatu-guneetara bidaliko den janari  bilketa egin zuen. Arratsaldean, ikasle batzuek ikastolako langilekin lagunduta, familiak bidalitako ekarpenak kargatzen lagundu zuten.

Beste behin ere zuen ahalegina eta lankidetza eskertu nahi dugu.

Piztu itxaropena!